"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Elkartasun kontzertua egingo dute Aski Da eta Odio taldeek

Bi taldeek sarreretatik lortzen duten diru guztia Eiderrentzat izango da, bere bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen tratamendua ordaindu ahal izateko.

Odio taldea. Argazkilaria: Amaia Oca

Odio taldea. Argazkilaria: Amaia Oca

Oreretako Odio eta Aski Da taldeek kontzertua egingo dute larunbatean Landare tabernan. Ez da ohikoa izango, elkartasun emanaldia izango delako. Bi taldeek sarreretatik lortzen duten diru guztia Eiderrentzat izango da, bere bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen tratamendua ordaindu ahal izateko. Sei urteko haurra da Eider eta jaio eta bederatzi egunera  bihotzeko arazo bat zela eta ebakuntza egin zioten. Ebakuntza horretan ordea, oxigenoz hornitzeko sistemaren arazo baten ondorioz burmuineko paralisia du. Giharretan zurruntasuna, orekan zailtasunak eta hanken mugikortasuna mugatua du ordutik Eiderrek. Therasuit Metodoa egiten ari da oreretar txikia orain. Madrileraino jaon behar du, eraginkorra eta garestia den terapia egitera (3.000 euro hilabetean), eta aurrerapen handiak lortu ditu horri esker. Tratamendu hori ordaintzera bideratuko dute larunbateko kontzertuko sarrerekin bildutako diru guztia, Eiderri bizitza eramangarriago egitera. Sei euro balio ditu kontzertuak eta 22:00etan hasiko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.