"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Goienetxea eta Fresnesen diren beste euskal presoak gose greba mugagabean dira

Itziar Moreno euskal presoa isolamendutik ateratzeko eskatuko dute gose grebarekin.

Goienetxea eta gainontzekoak askatzeko manifestazioa

Goienetxearen atxiloketaren harira egindako manifestazioa

Xabier Goienetxea Oreretako presoak eta Fresnes (Fratzia) espetxean dauden gainontzeko euskal presoek gose greba mugagabea hasi dute 00:00etan. Espetxe berean aurkitzen da Itziar Moreno, isolamenduan. Hasi duten protestaren bidez Morenok bizi duen egoera amaitu eta isolamendutik ateratzeko eskatu nahi dute Fresnesen espetxeratutako euskal presoek, eta jakinarazi dutenez gose greba ez dute etengo isolamendu egoerarekin amaitu arte. Oreretako Sortuk babesa erakustera deitu ditu herritarrak eta horretarako Goienetxeari idazteko eskatu du.  Helbidea honakoa da: Xabier  Goienetxea Iragorri (981 576) Maison d´arrêt hommes 3, Allée des Thuyas. 94.261 Fresnes Cédex.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.