"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Herritarrei guztionak diren eremuak errespetatzeko eskatu die udalak

Kimatze eta sasiak garbitzeko lanean ari da udala, eta zokoetan zabor asko pilatuta topatu dutelako kexu da

Udalak jakinarazi duenez, azken hilabeteetan Pasaiako barruti guztietan sasiak garbitzeko eta kimatzeko lanak egiten ari dira, “utzita zeuden eremuen itxura hobetze aldera”. Udalak  nabarmendu duenez inbertsio eta ahalegin berezia egiten ari dira horretarako, baina esfortzu horrek  “herritar batzuen gizalege eta errespetu falta” agerian utzi duela salatu du.  “Arrandegi eta Donostia kaleak gurutzatzen diren eremuan sasi garbiketa egin ondoren, agerian geratu da sasitzan ezkutatuta zegoen hondakin eta zabor mordoa” kexatu da udala. Horregatik  pasaitarrei guztionak diren eremuak zaintzeko eta errespetatzeko eskatu die udalak “herria garbi egon dadin eta guztiek gozatzeko leku bat izan dadin”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.