"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Sentsibilitate politiko ezberdinak, erabakitze eskubidearen gainean

Mahai ingurua antolatu du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok.

gure esku dago, demaoarso

Galdeketaren aurkezpenean eskualdeko aurpegi ezagun ugarik bat egin zuten

Mahai ingurua antolatu du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok. Erabakitze eskubidea sentsibilitate politiko ezberdinen ikuspuntutik aztertzea du helburu, eta horretarako mahaiaren bueltan jarriko ditu Paco alvarez Ezker Sozialista korronteko eleduna (PSE-EE), Luke Uribe-Etxebarria EAJko Eusko Legebiltzarkidea, Josetxo Arrieta Ahal Duguko senataria,  eta Juanjo agirrezabala EH Bilduko Eusko Legebiltzarkidea. Xabier Oleaga izango da moderatzailea hilaren 17an, 19:00etan Reina Aretoan. Sinadura bilketa Datorren urteko martxoaren 19rako Demoarsok deitu duen herri galdeketari begira sinadura bilketa egiten ari da bestalde, Gure Esku Dago. 2.000 sinadura bildu behar ditu guztira dinamikak Errenteria-Oreretan, eta horretarako zabalik izango du bulegoa (Maria de Lezo kalea, 7) egunero 18:30etik 20:00etara, ekainaren 3a arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.