"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

[Argazki galeria] Euskal doinu eta dantzaz bete ditu kaleak jubilatuen Euskal Jirak

Euskal Jira egin zuten atzo jubilatu elkarteetako kideek Ateak Zabalduzen laugarren aldiaren barruan.

Jubilatuen Euskal Jira

Jubilatuen Euskal Jira

Ateak Zabalduz programaren laugarren aldia egiten ari dira aste honetan Errenteria-Oreretako jubilatuen elkarteak. Horren harira egitarau zabala prestatu dute, erakusketa, hitzaldiak, omenaldi eta bazkaria, eta baita atzo egin zuten euskal jira ere. Hamarnaka lagun bildu ziren Euskal Jirara Merkatuzarren eta bertan abestu eta dantza saioa egin ondoren, Errenteria Musikaleko musikariek lagunduta herriko kaleak doinuz eta dantzez bete zituzten. Batek baino gehiagok erakutsi zuen jubilatua izanagatik, gerria arin duela oraindik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.