"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

'Maita zera ere' aurkeztuko dute igandean Gezalan

Hamaika buelta antzerki taldeak sortutako bigarren antzezlana da; sarrera doan

maita zera ere, badia eskola, hamaika buelta

Hamaika buelta antzerki taldeko aktoreak

Igande honetan Maita Zera Ere antzezlana eskainiko du Hamaika buelta antzerki taldeak Lezoko Gezala auditoriumean, arratsaldeko 20:00tan. Sarrera doakoa izango da. Hamaika buelta, Badia Eskolako helduen antzerki taldea da. Duela hiru urte sortu zen, eta bi antzezlan sortu dituzte orain arte: Zintzozofrenia eta igandean aurkeztuko duten Maita Zera Ere. Sinopsia Kimika hutsa garela diote. Maitasuna. Modu batean edo bestean danoi egin, eragin edo desegiten gaituena. Maritxu eta Bartoloren istorioa aintzat hartuta, gorputzean darabilzkigun sentimendu eta sentsazioek beteko dute antzokia. Protagonistek, maitasuna defendatuko dute guztiaren gainetik, inguruak jartzen dizkien oztopoak gainditzeko asmoz. Hori ez bada, zer da, ba maitasuna? Fitxa Artistikoa Sortzailea: Badia Antzerki Eskolako Helduen taldea Zuzendaria: In?igo Ortega Testua: Antzezle taldea Aktoreak: Udane Migeltorena, Lierni Hernandez, Itsaso Pagadizabal, Ibon Agudo, Arrate Hernandez eta Ainhoa Mariezkurrena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.