12 eta 18 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago ikastaroa. Ekainaren 10era arte eman daiteke izena.
Oiartzungo Gazteen Antzerki Eskolaren artxiboko argazkia.
12 eta 18 urteko gaztetxoei zuzendutako Gazteen Antzerki Eskolan matrikulatzeko epea irekiko dute datorren astelehenean. Ekainaren 10era arte eman daiteke izena.
Ordu eta erdiko eskola bat egongo da astero. Bi ordutegi eskainiko ditu Gazteen Antzerki Eskolak: asteazkenetan 14:45etik 16:15era edo ostiraletan, ordu berean. Gehienek aukeratzen duten eguna finaktuko dute. saioak Karaez kaleko 4 zenbakiko lokalean izango da.
Ikastetxeetan edo Elorsoro kiroldegian eman daiteke izena. Urteko kuota 60 euro izango da oiartzuarrentzat, eta 80 kanpokoentzat. Ordainketa Laboral Kutxako 3035 0126 60 126090006 kontu korrontean egin beharko da. Izen emate orriarekin batera ordainketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago behar duenak,
Kultura Saileko e-postara idatz dezake, edo 943 49 10 34 telefono zenbakira deitu.