Aurkezpen bilera eginda, enpresa txiki eta ertainetan euskararen egoeraren diagnostikatuko dute, gero estrategia diseinatzeko.
Lanin egitasmoari buruzko azalpenak eman zituzten atzo
Oiartzungo enpresa txiki eta ertainetan euskararen presentzia areagotzeko egitasmoa, Lanin, jarri da martxan. Atzo egin zuten aurkezpena, Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan. Lan munduko eta euskalgintzako 29 ordezkari izan ziren ekitaldian. Jexux Leonet alkatearen, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziaren, Aitziber Arnaiz euskara teknikariaren, Mikel Irizar aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako teknikariaren eta Mikel Urdangarin Ahizeko aholkulariaren azalpenak entzun zituzten.
Lanin egitasmoa urriaren 27ra arte garatuko da. Egun horretan, emaitzak jakinaraziko dituzte, eta datozen hiru urteetako planifikatuko den estrategia azalduko dute. Horretarako, lan munduaren informazioa jasoko dute; lan esparruaren eta herriaren arteko lotura egin; lan-ildoa bideratzeko proposamenak bideratuko dituzte eta, azkenik, lan mundua eta euskara elkartzeko erreferentzialtasunak landuko dituzte.
Languneak hiru bilera ireki egingo ditu, ekainaren 30ean, uztailaren 14an eta urriaren 6an. Guztiak Elorsoroko bilera izango dira, 19:00etatik aurrera. Enpresei zuzendutako beste hiru bilera egingo dituzte, ekainean: 14an Niessenen —12:00etan—, 15ean Luberrin eta 16an Carrefourren. Azken bi horiek 19:00etan hasiko dira. Horrez gain, galdetegiak pasatuko dituzte.