Skate parkearen erabilerari buruzko bilera egingo dute hilaren 24an

Skate parkearen funtzionamendua eta beste hainbat gai jorratuko dituzte batzarrean, erabiltzaile izango direnekin.

skate park

Ia puntuan dago Oiartzungo skate parkea

Gaetxe ondoan dagoen skate parkeko obrak bukatzen ari dira. Horren harira, parkeko erabiltzeekin elkartuko da udala, datorren asteartean —hilak 24—. Aurrerantzeko irizpideak eta egitekoak zehaztuko dituzte bileran: erabilera arauak, inaugurazioa, jarduerak, ikastaroak… Saioa irekia izango da. Horrela, Oiartzungo skate parkea eraikitzeko prozesuan parte hartu zutenak zein interesa duten edonor gonbidatu dute. Batzarra Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango da, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.