Sagardoa ez da protagonista izan den likido bakarra

Oiartzungo Sagardo Eguna ospatu dute 27. aldiz. Goizeko giro paregabeari euria batu zaio arratsaldean. Hala ere, ez du festa girorik zapuztu.

oiartzungo sagardo eguna

Done Eztebe plaza lepo bete zen, euriak hala uzten zuenean.

Larunbatean ospatu zuten Oiartzungo Sagardo Egunaren 27. ekitaldia. Goizerako zein arratsalderako egitaraua prestatuta zuten antolatzaileek. Giro paregabearekin ospatu zituzten goizeko desafio, erakustaldi eta Oiartzungo sagardogileen sagardoak. Artisauen eta baserriko produktuak saldu zituztenek egun egokiena izan zuten horretarako. Arratsaldean, baina, inork nahi ez zuen gonbidatua hurbildu zen herrira: euria. Zaparrada ederra bota bazuen ere, ez zuen sagardozaleen festa gogoa zapuztu. Etorri bezala joan zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.