Alazne Elgarrestak irabazi du Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Zuretzako da ama ipuinarekin lortu du saria Haurtzaro Ikastolako ikasleak.

alazne elgarresta

Alazne Elgarresta.

Haurtzaro Ikastolako ikasle Alazne Elgarresta Isasak irabazi du Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiketako E mailako saria. DBH2ko ikasleak Zuretzako da ama ipuinarekin lortu du gailentzea. Martintxo Altzuetaren ilustrazio bat izan dute oinarri E mailan parte hartu dutenek. Saritua izatea ez da makala. Izan ere, Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketara 9.384 lan aurkeztu dituzte, guztira hamabost sari banatu dituzte. Lehiaketaren zortzigarren ekitaldia izan da, eta haur zein gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea dute helburu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.