[Alkar Txikikoen argazkiak] Bertako produktuen dastaketa, Sagardo Jaiaren atariko

Aurrera doa Antxon kultur hamabostaldia

Irrintzi tailerra, ibaoindo, alkartasuna

Irrintzi tailerra, Ibaiondon

Kultur hamabostaldian murgilduta dabiltza egunotan antxotarrak. Plaza dantza ikastaroa lehengo astelehenean hasi zen, eta dantzazaleek gaur dute bigarren saioa, 19:30etik aurrera, Azokan. Atzo, berriz, irrintzi tailerrean bildu ziren hainbat lagunek, eta, bihar, Labore kooperatiba ezagutzeko aukera izango da. Bazkide bila ari da bertako produktu ekologikoen kontsumoa sustatzeko helburuz osatzen ari den kooperatiba, eta egitasmoa ezagutzera eman asmoz, dastaketa antolatu dute, bertako ekoizleen produktuekin. 19:00etatik aurrera izango da, zumardian. Sagardo Jaia Asteburuan, bestalde, kultur hamabostaldiaren barruko klasikoetan klasikoena ospatuko dute. Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta, XXIII. Sagardo Jaia izango da Antxon larunbatean. Ohi bezala, 18:00etan zabalduko dute txotxa, zumardian, eta sagardoa ez ezik, ez da zer jan faltako. Musika, eta euskal giroa, urtero legez, bermatuta daude.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.