Udalerrian wi-fi merkeagoa hedatzeko prozesuaren azken ukituak falta dira, eta hilabete honetan hasi nahi dute zerbitzua eskaintzen.
Oiartzunen Oiartzuna elkarteak wi-fia hedatu nahi du.
Oiartzunen Oiartzuna Elkartea martxan jarri dute hainbat herritarrek, Interneteko banda zabala kostu-prezioan eskaintzeko. Jakinarazi dutenez, prozesu guztia ia bukatu dute, eta hilabete honetan bertan hasi nahi dute zerbitzua eskaintzen.
Helburua, besteak beste, landa eremuan wi-fi zerbitzua eskaintzea da, “isolamendutik ateratzeko”. Udalaren eta Behemendiren laguntzarekin, bi supernodo jarri dituzte: bata, Arrietako ur biltegian, Altzibar eta Iturriotzi zerbitzu emateko; bestea, Pagolarren, Ergoien, Karrika eta Aritxulegi estaldura emateko. Zabaltxo eta Lekungarai baserrietan esperientzia pilotua egin dute.
Bazkideen bila hasi da Oiartzunen Oiartzuna. Horretarako, elkartearekin jarri behar dute harremanetan. Telefonoz egin daiteke —619 51 30 16 (Nagore)—, edo
e-posta bidez. Informazio gehiago lortzeko ere bide beretik jo daiteke.
Facebook eta
twitterren ere profilak zabaldu dituzte.