Asperekin fitxatu du aurrelariak, eta Eibarko Astelena pilotalekuan egingo du debuta, hilaren 24an.
Asperekin fitxatu du pilotari gazteak.
Urte erdi baino gutxiagoko epean, Oiartzungo beste pilotari batek, Andoni Ugaldek, Ander Imazen urratsak jarraituko ditu. Imazek ez bezala, Asperekin fitxatu du Ugaldek eta aurrelaria da. 1995eko martxoaren 31n jaio zen.
Ugaldek hilaren 24an egingo du debuta profesionaletan, Eibarko Astelena pilotalekuan. Bizkartzain gisa Abel Barriola atzelari beteranoa izango du, eta arerio, berriz, Erik Jaka eta David Merinok osatutako bikotea izango dute. Bertan erakutsi beharko ditu bere aireko jokoa eta pilotari ematerakoan duen indarra.