'Donibane Kantuan' 20:15ean da, San Joan Bataiatzailean.
Kantu jirako kideak izango dira kontzertuan, besteak beste
Pasaiako Haur Abesbatza, Kantujirako taldea, Habaneren taldea –Santa Ana Egunez irteten dena– eta Konstantzia Musika Banda. Guztiak elkartuko dira bihar, Itsas Mendik antolatutako musika jardunaldien itxierarako kontzertuan. Guztira, 200 kantuzale inguru. 20:15ean izango da kontzertua, San Joan bataiatzailean.
Gaur, bestalde, toki eta ordu berean, Santa Cecilia abesbatzak kantatuko du Donibanen. Santa Zezilia Abesbatza 1928. urtean sortu zuen Inozenzio Gaztelumendik, musika erlijiosoa eta euskal folklorea zabaltzeko asmoz. Geroztik, beste zuzendari batzuen eskutik jardun du, sari ugari eskuratuz. 2009. urteaz geroztik, Kepa Martinez de Albenizen zuzendaritzapean dihardu.