Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez garbituko dute Donibaneko Puntetako kala.
Igandean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta datarekin bat eginez, hainbat kolektibo elkartu dira eta Pasaia Donibaneko Alabortza kala auzolanean garbitzeko deialdia egin dute.
Deialdia hiritar guztiei zabalik dago, eta itsas hondakinen arazoaren inguruan kontzientzia piztu nahi du. Era berean, Jaizkibeleko ondare kulturala zein naturala ezagutzera emango dute antolatzaileek,” berau babestu eta defendatzeko garrantzia” nabarmenduz.
11:00etan elkartuko dira boluntarioak puntetako hondartzan, eta garbiketa lanak egin ondoren, itsas hondakinei buruzko tailerra izango da han bertan, 10:30ean. Azkenik, hamaiketakoa egingo dute garbiketa lanak egitera batzen diren guztiek.
Mater Museoak antolatu du deialdia, Eguzki Talde Ekologista, Eibe, Jaizkibel Amaharri, eta Sufrider fundazioarekin batera.
Joseba Mercader, Balegur
Joseba Mercader ‘Balegur’ artista tolosarrak parte hartuko du igandeko sentsibilizazio ekitaldian. Bildutako hondakinekin obra artistiko bat egingo du Marcaderrek, eta sorkuntza, San Pedroko Puntetan egongo da ikusgai hilabetez, bertatik igarotzen den edozein pertsonak ikus dezan.