Triatloia bitartean trafikoa eten egingo dutela gogorarazi du udalak.
Igandean
Sprint Mailako triatloia dago Pasai Donibanen, Xanju Kirol Klubak antolatuta. Hori dela eta, udalak gogorarazi du Donibanera ezingo dela autoz sartu, eta kalea ere oinezkoek triatletekin konpartitu beharko dutela proba bitartean.
Errepidea bizikleta proba bitartean itxiko dute soilik, 10:30etik 12:00etara. Eragozpenak barkatzeko eskatu eta eskerrak aldez aurretik luzatu nahi izan dizkie udalak herritarrei.