Palista pasaitarrak K1eko finalean lortu du domina,1000 metroko distantzian.
Begoña Lazkano, Munduko Kopan irabazitako brontzezko domina eskuan.
Piraguismoko Munduko Kopa jokatu da asteburuan Portugalen, Montemor O Velhon. Han izan da Begoña Lazkano palista pasaitarra,
Espainiako selekzioarekin, eta brontzezko domina irabazi du, K1eko finalean, 1000 metroko distantzian.
Begoña Lazkano
Donostia Kayak taldeko kidea da, eta
Basque Bat Team-eko kirolaria. Sevillan dago Lazkano duela bi urtetik, Espainiako selekzioarekin prestaketetan.
22 urterekin, aurre-olinpikoa lehiatu du aurten Lazkanok, Duisburgon. Riorako txartela lortzetik oso gertu egon zen palista pasaitarra.