Eskualdeko udalekin elkarlanean prestatu du udalak eskaintza.
Bigarren urtez jarraian bela ikastaroak eskainiko dituzte uda kanpainan.
UDA 2016 Kirol Kanpainan izena emateko epea zabalik da. Oarsoaldeko lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatu du kanpaina. Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskainiko dituzte aurten, 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat.
Aurreko urtean bezala, helduei zuzendutako jarduerek ere lekua izango dute aurten (16 urtetik gorakoentzat). Besteak beste, ondorengoak eskainiko dituzte: igeriketa, areto jarduerak, paddela, irristaketa familian, bela edota urpekaritza.
Berritasunak
Aurten irristaketa kirolen eskaintza zabaldu dute, azken urteotan eskainitako skatea beste bi modalitateekin biribilduz: scooter eta long modalitateak. Sportland Oarsoaldea kirol klubak eskainiko ditu irristaketa kirolak.
Horrez gain, aurten lehenbizikoz, Triatloi Eskola antolatu dute Errenteria-Oreretan. ServiOcio S.L. izango da eskolaren arduraduna. Orain artean, eskola kiroleko programaren barnean Oarsotrik taldeak antolatua, bi triatloi saio antolatu dira azken bi ikasturteetan. Oarsoaldeko eskola umeen artean saio horiek izan duten arrakasta ikusita, jarduera udako kanpainan txertatzea erabaki dute.
Joan den urteko berrikuntzekin jarraituz, “zirkoa parkean” izeneko jarduera bigarren urtez egingo da.
Itsasoarekin harremana indartu
Azken urteetan ahalegin berezia egiten ari dira udalek itsasoarekin zerikusia duten jarduerak bultzatzeko, eta iaz bezala, aurten ere bela eta urpekaritza egitekoa aukera egongo da.
Horiez gain, nola ez, piragua eta arrauna ikastaroak eskainiko dituzte Pasaiako arraun klubek, eta gainera, Skate-Scooter-Long-eko lau asteko ikastaroa aukeratuz gero, surfa, bodya eta longboarda ezagutzeko aukera emango zaie haur eta gazteei.
Ikastaroen prezioak
esku-orrian begiratu daitezke. Izen-ematea
Internetez egin daiteke, eta halaber, informazio gehiago behar izanez gero, bertan jasotzen dira kirolguneen eta antolatzaileen helbideak eta telefono zenbakiak.
Koxtapeko udako eskaintza