Urriza-Zaldua bikoteak lortu zuen garaipena Segurola-Endikaren kontra (30-21).
Erremonte finalaurrekoa
VII. Erremonte Kopako Finalaurrekoa jokatu zuten atzo Agustina Otala pilotalekuan. Urriza-Zaldua bikoteak lortu zuen garaipena Segurola-Endikaren kontra (30-21). Urriza izan zen erremontista onena, bikain moldatu zen partida gzutian eta bikote izan zuen Zaldua ere nahiko seguru aritu zen.
Jaialdiaren barruan EPLEko eskupilotariak ere aritu ziren. Taberna-Aranburu, Urmeneta-Lizaso bikotearen kontra aritu ziren. Bigarrenak gailendu ziren (22-21). Azken tantuetan emozioa nagusi izan zen.