Oarsoaldeak zazpi proiektu diruz laguntzeko aukera izango du Oarsoaldea Garapenerako agentziaren bidez.
Lanbideren bulegoa Errenteria-Oreretan
Ekintzaileei laguntzeko deialdia martxan du Lanbidek, laugarren urtez. Ekintzaileei babesa eskaintzea du helburu diru laguntza deialdi horrek . Horretarako, Oarsoaldeak aholkularitza zerbitzua eskainiko die, eta Lanbidek, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuta, diruz lagunduko ditu.
Oarsoaldeak zazpi proiektu diruz laguntzeko aukera izango du Oarsoaldea Garapenerako agentziaren bidez. Horietatik hiru, enpresa ideiak garatzeko izango dira, eta beste laurak, enpresa jarduera berriak martxan jartzeko. Arreta berezia jarriko duela laguntzen laugarren deialdi horrek 30 urtez azpikoengan eta emakumeengan jakinarazi du Oarsoaldea Garapenerako Agentziak, “baliabide ekonomiko handiagoa jarri dute kolektibo horientzat”. Horrenbestez, enpresa ideia garatzeko 1.000 euro jasoko dituzte 30 urte edo gehiago dituzten gizonek, eta 1.150 euro emakumeek. 30 urtetik azpiko gizonek, berriz, 1.725 euro jasoko dituzte, eta emakumeek, 1.950 euro.
Enpresa proiektua martxan jartzeko 1.500 euro jasoko dituzte 30 urte edo gehiago dituzten gizonek, eta 1.725 emakumeek. 30 urte azpiko gizonek 1.725, eta emakumeek 1.950 euro jasoko dituzte.
Deialdian aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa da aurretik Oarsoaldean tutorizazio prozesu bat abiatzea, eta derrigorrezkoa, hilaren 15ean 12:00etan Oarsoaldearen Oiartzungo bulegoan (Astigarragako bidea, 2-2 solairua. Mamut merkatalguneko bulego eraikina) egingo den tutorizazio-hasiera eta diru laguntzen aurkezpen bileran parte hartzea.
Deialdiaren gaineko informazio guztia
Oarsoaldearen webgunean kontsulta daiteke edo Enpresa Txikiei Laguntza Sailarekin harremanetan jarrita 943 49 41 29 telefono zenbakian.