Abuztuaren 26ra arte bidali daitezke lehiaketarako film laburrak.
Iazko Ikuskaren aurkezpena, Arizabalon.
Azaroa urruti dagoela dirudien arren, Ikuska, Pasaiako Film Laburren Lehiaketa, hurrengo edizioaren antolakuntzarako lanean hasi da.
Lanak bidaltzeko epea zabaldu berri dute. Abuztuaren 26ra arteko epea dute interesdunek film laburrak bidaltzeko. Online bidali daitezke lanak, edota posta arruntaz. Edonola ere, parte hartzeko baldintzak, osorik,
oinarrietan irakur daitezke.