Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Helduen artean ere, bizikletaren erabilera sustatu nahi dute

Hemezortzi urtetik gorakoei begira, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute udalak, Gurpilartean elkarteak eta foru aldundiak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/06/09
Erzibengoa, Txasko eta Garmendia gaurko agerraldian.

Erzibengoa, Txasko eta Garmendia gaurko agerraldian.

Helduek bizikleta erabiltzea nahi dute, aisialdian eta baita garraio gisa ere, eta horren harira iniziatiba aurkeztu dute gaur Kirol zinegotzia Jon Txaskok, Mugikortasun diputatua Marisol Garmendiak eta Errenteria-Oreretako Gurpilartea elkarteko Jexux Mari Erzibengoak. Hemezortzi urtetik gorakoei begira, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute. Garmendiak esan duenez, “lehenengo aldia da halako ekimen bat antolatzen duela foru aldundiak. Bizikletaren erabilera eta kultura ahalik eta jende gehienenera zabaltzeko antolatu dugu”. Ikastaroa egitea Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluan adostu zen eta Errenteria-Orereta izango da hartuko duen Gipuzkoako lehen udalerria. Bizikleta “garraiobide atsegina, osasuntsua eta ingurumena errespetatzen” duela gaineratu du Garmendiak. Gurpilartean elkarteak emango du ordu eta erdiko lau saioz osatutako ikastaroa. Hilaren 17an, 18an, 24an eta 25ea izango dira saioak Txaskok jakinarazi duenez, 17:00etatik 18:30era lehenengo taldeak, eta 19:00etatik 20:30era bigarrenak, ostiraletan. Larunbatetan, 10:00etatik 11:30era egingo ditu ikastaroak lehenengo taldeak, eta 12:00etatik 13:30era bigarrenak. Bi talde osatu nahi dituzte iniziatibaren barruan. Horretarako, gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena taldeko, eta 15 gehienez. Plazak mugatuak izango direnez, Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietako harreretan izena ematen duten lehenengo 30 lagunek hartuko dute parte ikastaroetan. Amaituta, gainera, diploma jasoko dute parte hartzaileek. Ikastaroetan teoria eta praktika landuko dutela esan du Txaskok: ” bizikleta gainean ibiltzen ikasteaz gain, bizikleten funtzionamendua eta oinarrizko mantentze lanak, segurtasun elementuak eta gomendioak, maila bakoitzari egokitutako ibilbideak eta Oarsoaldean diren puntu ilunak ikasiko dituzte”. Parte hartzaileek kaskoa eta bizikleta eraman beharko dituzte, “baina ez dutenen kasuan Gurpilartean elkarteak utziko dizkie”. Txaskok, Garmendiak eta Erzibengoak herritar guztiak animatu dituzte ikastaroetan izena eman, “beldurrak alde batera utzi” eta bizikleta erabiltzera egunerokoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.