Igandean izango da Oiartzun-Rayo partida, 12:00etatik aurrera.
Igandean bukatuko da Emakumezkoen Lehen Mailaren ligako denboraldia. Helburua lortuta, ez du ezer jokoan izango Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak. Hala ere, ez dute opor aurreraturik hartuko: etxean jokatuko dute azkeneko partida, eta denboraldi osoan taldea alde batera utzi ez duten jarraitzaileei garaipena eskaini nahi diete.
Arerioa Rayo Vallecano izango da. Hamargarren postuan daude madrildarrak, 33 punturekin. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da.