Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

San Joan sua egiteko eskaera idatziz aurkeztu beharko da aurten

Iazko bezalako istripuak saihesteko hainbat neurri hartu ditu udalak.

olatz mitxelena
Pasaia
2016/06/10
San Joan sua

Emakumeak kantuan Antxoko San Joan suan.

San Joan suen ospakizuna gertu dago, eta iazko gertakariak gogoan,  udalak “guztion segurtasuna ziurtatzearren, eta egoera arriskutsuak saihestearren”, suak prestatzeko eta pizteko gomendio batzuk prestatu ditu. Sei zauritu egon ziren iaz San Pedroko San Joan suan. Herritar guztien laguntza eskatu udalak, “udalerrian egiten diren suak behar bezala kontrolatzeko eta, zerbait gertatzen bada, azkar jardun ahal izateko”. Aurten sua egin nahi dutenek idatziz jakinarazi behar dute beren asmoa udal erregistroan,  harremanetarako arduraduna eta suaren kokaleku zehatza jakinaraziz. Ondoren, udalak suen arduradunei gomendio batzuk emango dizkie, “gaua segurtasunarekin ospatu ahal izateko. Gomendioak: Sua piztu aurretik:
  • Eraikinetatik, autoetatik eta belar altuetatik urrun kokatu sua.
  • Elektrizitate lineak gertu egotea ekidin.
  • Lau metroko garaiera ez gainditu.
  • Ingurua garbi mantendu.
  • Sua egiteko materiala ez luzaroan metatu; gehienez 72 orduko aurrerapenaz.
  • Lurra asfaltatua denean, edota baldosa,, babestu, lurra edo area botaz erreko den eremuan (10 cm-ko sakonera gutxienez).
  • Haizearen indarra eta norabidea kontuan hartu, eta haize ufadak indartsuak izatekotan erretzea bertan behera utzi.
Erre bitartean
  • Sua pizteko papera, lastoa, egur zatiak edota barbakoarako pastillak erabili, ez besterik.
  • Alkohola, erregaia, disolbatzaileak, eta bestelako substantzia sukoiak ez ibili.
  • Ez bota edo gertu jarri produktu piroteknikoak; ezta latak, espraiak, gurpilak edo plastikoak ere.
  • Suaren kanpoaldean ez jarri paperik, ez eta haizeak eraman dezakeen beste materialik ere.
  • Suaren ardura helduek hartu beharko dute beti.
  • Ur mangera bat edota su-itzalgailua eskura eduki.
  • Festa bukatutakoan, sua erabat itzalita dagoela bermatu. Ura bota eta areaz edo lurraz estali.
Istripuen kasuan
  • Ura bota erre den azal zatiaren gainera.
  • Lehen unean ez eman ukendurik ezta desinfektatzailerik.
  • Erredura handia bada 112ra deitu eta osasun etxera joan, erretako zonaldea airean mantenduz edota serum fisiologikoarekin bustitako gasa batez estaliz.
Larrialdietarako telefonoak:
  • SOS Deiak: 112.
  • Udaltzaingoa: 943 0004 300.
  • Babes zibila: 943 400 142.
         
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.