Intxixu Traileko distantzia luzean nagusi izan dira Oarsoaldeko lasterkariak. Ander Iñarra lezoarra eta Izaskun Zubizarreta oiartzuarra izan dira nagusi.
Oiartzungo kaxkoak igo eta jaitsi zituzten.
Oiartzungo bailara inguratuz, hirugarren aldiz egin zuten atzo Intxixu Trail mendi lasterketa. Distantzia luzeko eta motzeko lasterketak egin zituzten, lehen aldiz. Lehenengoan, mendi lasterkariek 30 kilometro egin behar izan zituzten, eta bertan 72 lagunek hartu zuten parte. Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatu zuen proba.
Ander Iñarra Olaziregi lezoarra izan zen denborarik onena markatu zuen. Bi ordu 54 minutu eta 57 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Hamasei minutu pasatxoko aldea zion Lartaun Rodriguezi eta ia hiru minutu gehiago Xabier Maritxalarri. Emakume onena Izaskun Zubizarreta oiartzuarra izan zen, hiru ordu eta 48 minutuko denborarekin. Podiuma osatu zuten Elixabete Ursua irundarrak eta Eva Lizarraldek. Luzearen sailkapen osoa
hemen ikus daiteke.
Hamabost kilometroko lasterketan, berriz, 155 korrikalarik hartu zuten parte. Azkarrena Mikel Costas urnietarra izan zen, ordubete, hemeretzi minutu eta hamabi segundoko marka jarriz. Haren atzetik sartu ziren Koldo Urrestarazu eta Angel Macias errenteriarra. Emakumeetan, berriz, Eva Gonzalez zornotzarra izan zen onena, eta ohorezko beste bi postuak Amaiur Iglesias errenteriarrak eta Elena Martinez hondarribiarrak bete zituzten. Proba motzaren sailkapena
esteka honetara sartuta kontsulta daiteke.
Intxixu Trailen Facebook orrialdean lasterketako hainbat puntutan jasotako irudiak ikus daitezke.