Asteartean izango da hitzaldia, pleno aretoan. Bestalde, GuraSOSek mobilizazioa egingo du igandean, Donostian.
GuraSOSek astelehenean aurkeztu zuen igandeko mobilizazioa [Malen Aldalur-Irutxuloko Hitza].
Zubietan eraiki nahi duten errauste plantari buruzko hitzaldia emango dute datorren asteartean, hilak 21, udaletxeko pleno aretoan, 17:00etatik aurrera. Bertan Diego Egizabal Ollokiegi GuraSOS elkarteko kidea egongo da.
GuraSOS elkartea zer den aurkeztuko du, eta errauste plantak dituen “arriskuen” aurreko posizioa azalduko dute. Orain arte egindako ibilbidea ere azalduko du Egizabalek.
Horrez gain, GuraSOSek mobilizazioa egingo du datorren igandean,
Gure seme-alaben osasuna arriskuan jarri? Inolaz ere! lelopean. Antiguako tuneletik irtengo da, 12:00etan. Haurrak zuriz janzteko eskatu dute, eta nerabe eta gurasoak, berriz, beltzez.