Lezoarrak, kantu jirara

Lezoarrak, kantu jirara aterako dira bihar. 12:00etan hasita emango diote itzulia herriari, euskal kantuekin.

Kantujira Lezo

Lezoko kantu jira

Bihar (larunbata, ekainak 18) Lezoko kantu jirak berriz ere herriko kaleak kantuz girotuko ditu. Ohi bezala, 12:00etan aterako da kantarien kalejira Aiton Bordatik, herriari itzulia eman eta Gurutze Santuaren plazan bukatzeko. Sasoiko hamargarrena da. Jarraian, bihar abestuko diren kantuen zerrenda: Aita semeak, Baratze bat, Atharratzeko gazteluko kantua, Galerianoren kanta, Ilun ikarak, Trapu zaharrak, Kattalin, Marinelaren bakardadea eta Ziru ziru zira. Abesti horien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta musika eskolan lor daitezke.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.