Oarsoaldeko Kirol Mahaiak Eskola Kirolara joateko garraio publikoa sustatu du ikasturte honetan. Daniel Picazo izan da bizikletan gehien joan dena.
Enekoitz Marcos, Daniel Picazo eta Jaione Karrikiri.
Oarsoaldeko Kirol Mahaiak bukatzen ari den ikasturte honetan garraio publikoa sustatu du, Eskola Kirolako jardunaldietara joateko. Hirugarren aldiz egin dute kanpaina.
Jardunaldi horietara bizikletaz joatea ere sustatu dute. Horrela, Daniel Picazo Elizalde Herri Eskolako seigarren mailako ikaslea izan da bi gurpildun ibilgailua gehien erabili duena. Izan duen jarrera saritzeko, patinetea bat oparitu diote. Bere ikastetxean jaso du, Enekoitz Marcos Oiartzungo Kirol zinegotziaren eta Jaione Karrikiri Errenteria-Oreretako alkateordearen eskutik.
Ikastetxeen artean ere, Oiartzungo bi zentroetakoak dira bizikleta gehien erabili duten ikasleak. Elizaldek bukatu du buruan: Eskola Kirolako jardunaldietara joateko desplazamenduen %6,2 bizikletaz egin da. Hurrengoa, Haurtzaro izan da, %5,28rekin.
Urtetik urtera bizikletaz mugitzen diren haurren kopurua handiagoa dela adierazi Kirol Mahaiak. Bestalde, orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmoa lagundu du, baina aurten egiteari utzi dio.