PSE-EE- ekitaldia egingo du bihar Beraunen

Espainiako Gorteetako hauteskunden harira ekitaldia egingo du bihar PSE-EEk Errenteria-Oreretan. Pablo Sorozabal plazan izango da 19:00etatik aurrera

Espainiako Gorteetako hauteskunden harira ekitaldia egingo du bihar PSE-EEk Errenteria-Oreretan. Pablo Sorozabal plazan izango da  19:00etatik aurrera eta Odon Elorza kongresurako Gipuzkoako hautagaia, Iñaki Arriola alderdi sozialistaren Gipuzkoako idazkaria, eta Idoia Mendia PSE-EEren Idazkariak hartuko dute parte. Igandean eta astelehenean berriz, esku orriak banatuko ditu alderdi sozialistak. Etzi Beraungo azokan egingo dute eta Miren gallastegi, Jose Angel Rodriguez, Lucio Hernando, Susana Corcuera, Susana Garcia Chueca, Maria Jesus Egidok eta Miguel Buen arituko dira esku orriak banatzen 11:30etik aurrera. Astelehenean Zumardiko azokan egingo dute banaketa eta Rafaela Romero, Jose Angel Rodriguez, Lucio Hernando, Susana Corcuera, Susana Garcia Chueca, Eneko Andueza eta Miguel Buen arituko dira  11:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.