Gipuzkoako "%99aren mugimenduak" Doneztebe plaza hartuko du gaur arratsaldean.
Donostiatik Gipuzkoa osora zabaltzen ari da Gipuzkoa Zutik.
Errauste planta ikur nagusi duen gizarte ereduari alternatiba gisa sortutako Gipuzkoa Zutik mugimenduak herrialde osoan zehar zabaltzen ari da pixkanaka.
Oiartzuna ere iritsi da filosofia. Duela aste pare bat oiartzuar talde batek Donostiara joateko deialdia luzatu zuen, Gipuzkoa Plazako —eta inguruko— ekitaldietan parte hartzeko. Orain, baina, udalerriko plaza nagusira eramango dute beste jendarte eredu baten aldarria.
Horrela, gaur arratsaldean batzarra egingo du Oiartzun Zutik mugimendu hasiberriak. Doneztebe plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan.