Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Harresirik gabeko lurraldeen aldeko kontzertua emango du Zariak, bihar

Migrazioaren fenomeno berria azaltzeko Harresirik gabeko lurraldeak proiektua sortu dute. Abuztuan Lampedusara joango dira, hango berri izatera.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2016/06/21
Errefuxiatuen aldeko eta Europaren aurkako neurrien elkarretaratzea atzo.

50 elkartek deitu zuten apirilaren 18ko elkarretaratzera.

Mikelazulo Kultur Elkartea buru belarri sartuta dago Harresirik gabeko lurraldeak izeneko proiektuan. Pasa den apirilaren 18an hasi ziren herria sentsibilizatzen, Lampedusako mosaikoaren aurrean egindako elkarretaratzearekin. Italiaren administraziopean dagoen uharte horretara joaten zen itsasontzi bat hondoratu zen 2015ean, eta 700 migrante hil ziren. Elkarretaratzea egin zen egun berean, beste ehunka etorkin hil ziren modu berean. Migrazio fenomenoak azaldu nahi ditu Harresirik gabeko lurraldeak egitasmoak, eta horretarako, sakoneko arrazoiak aztertu dituzte: Afrika, Amerika eta Ekialde Hurbilean sortzen dituzten gerrei, lurren espekulazioari eta aldaketa klimatikoari egozten diote. Euren herrialdeetatik ihes egin behar duten pertsonei, gainera, Europak ateak ixten dizkie. Hori salatu, eta bide batez, etorkinei elkartasuna adierazi nahi diete proiektuarekin. (Manifestua irakurtzeko: Harresirik gabeko LURRALDEAK). Ekitaldiak Harresirik gabeko lurraldeak-i babesa emateko, Oarsoaldeko hainbat eragilek euren atea jo dute. Esaterako, Oarsomusikak eta Ertik. Zaria koru eskolak bihar emango duen ikasturte bukaerako kontzertua proiektuaren aldekoa izango da. Fatimako parrokian izango da, 20:00etatik aurrera. Datorren asteartean, berriz, EMKEren bandak eta Badut antzerki taldeak Zirriborroak antzezlan musikatua taularatuko dute. Niessen aretoan izango da, 20:00etatik aurrera. Abuztuaren bukaeran proiektuko kideak Lampedusa uhartera joango dira, babesa eta elkartasuna ematera. Hori alde batetik. Bestetik, han bizitakoa eta ikusitakoa transmitituko dute bueltatzerakoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.