Donibanen, sanjoanak ospatzeko irrikaz

Bihar hasiko dira festak, Uxue Puy Erkiziaren eta Lukas Corro Bilbaoren eskutik.

sanjoanak 2015

Haur danborradak, ostiralean alaituko ditu kaleak

Sanjoanak irekitzen dute urtero Pasaiako jaien egitarau luzea. Udararekin hasten dira, sanjoan bezperan, Donibanen, eta Donibanen bertan bukatu, uztailak 31ean, San Inazio Egunez. Festa, beraz, hasi besterik ez da, baita indartsu hasi. Donibaneko erretiratuak izango dira bihar jaietara batzen lehenak, haien egoitzan ikasturte bukaera ospatuta. Baina festa  giroa arratsaldetik aurrera nabarituko da. Txupinazoa, 19:30ean da, Santiago plazan. Aurten, Uxue Puy Erkiziak eta Lukas Corro Bilbaok jaurtiko dute jaien hasierako txupina. Gaua gerturatzearekin bat, berriz, san joan sua izango da biharko festan protagonista. 21:00ak inguruan piztuko dute, plazan bertan. Igandera arte iraungo dute sanjoanak, hamaika ekitaldi tarteko: arrauna, triatloia, dantzaldiak, haurrentzako jolasak… Hona egitaraua.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.