Elkarrekin Ahal Dugu-k ekitaldi nagusia egingo du bihar

Ekitaldi politikoa 19:00etan izango da eta Isabel Salud Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak, eta Pilar garrido eta Josetxo Arrieta Senaturako hautagaiak hartuko dute parte.

Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren agerraldia

Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren agerraldia

Elkarrekin ahal Dugu alderdiak mitin jaialdia egingo du bihar Zumardian. 17:00etan hasiko den ekitaldian haurrentzako jokuak egingo dituzte eta informazioa banatzeko mahaiak jarriko dituzte. Ekitaldi politikoa 19:00etan izango da eta Isabel Salud Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak, eta Pilar garrido eta Josetxo Arrieta Senaturako hautagaiak hartuko dute parte. Ekitaldi politikoa laburra izango da. Izan ere, Elkarrekin Ahal Dugu-k Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deitu duen manifestazioarekin bat egingo du, eta bertaratzera deitu ditu herritar guztiak. Manifestazioa Niessen Merkatalgune sarreratik abiatuko da 19:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.