Plan Bereziari aurkeztuko dizkion alegazioen berri eman du Herrera Herrirak
Herritarrei beren sinadurarekin alegazioak bere egiteko deia luzatu diete.
- “Gipuzkoako Foru Aldundiak udaleko hirigintzako antolamendurako eskumenak usurpatzen ditu“.
- “Plan Berezia berraztertzeko eta izapidetzeko herritarren parte hartzea alboratu egin da. Herritarrek ez dute parte hatzeko aukerarik izan, eta udaleko hirigintzako eta ingurumeneko aholkularitza batzordea gutxietsi egin dute”
- “Plan Bereziaren berraztertzean ez dira kontuan hartu Pasaiako Udalak Herrerarako onartutako antolamendurako irizpideak eta helburua betetzen, eta ez da udalak onartutako hirigintza proiekturik jasotzen”.
- “Portuko eremuetako antolamendurako Plan Bereziaren Berraztertzearen agiriaren hasiera bateko onarpena ez dator bat Herreraren ingururako hartutako agiri, azterlan, azterketa eta proposamenekin“.
- “Plan Bereziaren berraztertzeak gure herriaren etorkizuna hipotekatzen du, eta Herrera sendotzen du esparru logistiko izateko, eragozpenak jarriz, gizarte, ekonomia, eta hirigintza alorrean berroneratzeko”.
- “Onartutako berraztertzearen bitartez, porturako sarbide zuzenak oztopatzen dira, izan ere nahastu egiten dira porturako trafikoa eta hiritik Gomistegitik zehar datorren trafikoa, eta hiri-bideak hipotekatzen dira Pasaiako lonjarantz doazen tona kopuru handiko trafikorako. Halaber, agirian ez da etorkizunerako konponbiderik jasotzen portuko trafikorako, portuko barruko eremuetakoa denerako”.
- “Onartutako dokumentuan ez da jasotzen harremanik dagoenik itsasoaren eta herritarren artean, ez eta badiaren inguruko hiriguneetan bizi garenon arteko komunikazioetan ere”.
- “Onartutako agiria ez dator bat ingurumenaren ebaluaziorako prozedurekin, eta ez dira inolaz ere jasotzen Gipuzkoako Foru Aldundiak berak egindako irismen-agiriko zehaztapenak, GAON 2016-01-13an onartutakoak”.
- “Garatu nahi den berroneratzeko lehenengo ekintzan, alegia, Herrera Azkuenerekin lotzekoa den horretan, zer lortu nahi duten, horren kontrakoa egin da, hain justu ere”.