Hip-hop eta gimnastika erritmikoko erakustaldia egingo dute Tximeleta taldekoek, Elorsoron.
Tximeleta gimnastika taldeko taldeak, aurreko erakustaldi batean.
Ikasturte bukaerako erakustaldia egingo du Tximeleta gimnastika taldeak gaur arratsaldean. Bost eta 25 urte arteko gimnastek 2015/2016 ikasturtean zehar landutakoa erakutsiko dute Elorsoro kiroldegian. Hip-hop eta gimnastika erritmikoko erakustaldiak izango dira ikuskizunaren ardatza, baina bukaeran sorpresa bat egongo dela jakinarazi dute Tximeleta taldekoek.
Erakustaldia 16:45ean hasiko da, eta sartzeko ez da ordaindu beharrik izango.