Uraren kalitatea hobetu da, eta baita ur ekosistema eta behar handiak dituzten fauna eta flora espezieak hartzeko baldintzak ere Oiartzun ibaian.
Ulva alga berriz ere azaldu da Oiartzun ibaian.
Uraren kalitatea hobetu da, eta baita ur ekosistema eta behar handiak dituzten fauna eta flora espezieak hartzeko baldintzak ere Oiartzun ibaian. 2015ean URA Euskal Agentziak eta Errenteriako Udalak lankidetza protokoloa sinatu zuten. Urte horretan bertan, udalak Oiartzun ibaiaren PPaidaiaren Ekintza Plana onartu zuen eta horren harira, hainbat jarduera egin ditu uraren kalitatea hobetzeko. Jarduera horien ondorioz negu amaieratik ulva espezieko alga azaldu da Oiartzun ibaiaren itsasadarrean Iztieta eta Zumardiaren arteko eremuan.
Ibaiaren ibilgua eta ibai ertzak garbitu ditu gainera udalak kontrol eta ardurarik gabe botatako hondakinak biltzeko.
URA agentziak Fanderia eta Lartzabalgo ibai ertzak lehengoratzeko proiektua egingo du datorren neguan. Besteak beste, arbolaldi exotikoak kenduko ditu, ibai ertzak egonkortuko ditu eta anfibioentzako putzuak egingo ditu