Bost urteko espetxe zigor eskaera gizon bat jipoitzeagatik
Datorren astelehenean epaituko dute akusatua Gipuzkoako Auzitegi Probintzialean. Lesio delitua leporatu diote.
Bost urte eta erdiko espetxe zigor eskaera egin du fiskaltzak gizon bat jipoitzeagatik. Errenteria-Oreretan izan zen gertakaria 2014ko apirilean. Akusatuak modu basatian jo zuela gizona, ukabilkada batez lurrera bota, eta bertan zela gorputzean eta buruan ostikoak ematen jarraitu zuela konorterik gabe utzi arte esan du fiskaltzak. Jipoiaren ondorioz, 70 egun behar izan zituen zaurietatik osatzeko.
Datorren astelehenean epaituko dute akusatua Gipuzkoako Auzitegi Probintzialean. Lesio delitua leporatu diote.