Udaleku irekiak berritasunekin datoz aurten: egunerokoaren jarraipena egiteko aukera izango dute guarasoek, pasahitz bidez babestutako blog batean
Gurasoek informazioa jaso ahal izango dute blogetik.
Lezoko udaleku irekiek atari propioa izango dute Interneten,
blog baten bidez (sartzeko pasahitza behar da). Hori da Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailek antolatzen duten udalekuen berritasun nagusiena aurten. Blog horretara haurren gurasoak soilik sartu ahal izango dira: pasahitza behar dute sartzeko, eta hori begiraleei eskatu behar diete gurasoek. Astero aldatuko dute pasahitza.
Blogaren bitartez egunero egiten diren ekintzen berri emango da. Adin tarteka antolatua dago, hau da, txikienek, adin ertainekoek nahiz handienek txoko propioa dute blogean.
Uztailaren 1ean (ostirala) hasiko dira herriko udalekuak, eta hilabete osoan zehar adin ezberdinetako haurrak hainbat jardueretan parte hartuko dute, uda girokoak denak: jolasak, dantzak, musika jarduerak, antzerkiak… Lezo ezagutzeko txangoak ere egingo dituzte.