Iazko san joan sua, San Pedroko Torrean
Ezbaian egon da azken unera arte, baina azkenean lortu dute. San Pedron ere san joan sua ospatuko dute gaur gauean. 22:00ean piztuko dute sua, ohi bezala, Torrean, eta Lamiak dantza taldekoen eta txistularien laguntzaz, udarari ongi etorria emango diote.
Iazko ezbeharra batetik, eta horrek eraginda udalak ezarritako
araudi berria bestetik, kolokan jarri dute azken unera arte aurtengo San Pedroko san joan sua. Azkenean, baina, gauzak behar bezala bideratu, eta barrutiko haur eta gazteek egun bakar batean bildutako egurrarekin udako solstizioa ospatzeko moduan dira San Pedron.