Herriko txoko askotan piztu zituzten San Joan suak.
Doneztebe plazan dantza egin zuten.
San Joan bezpera izan zen atzokoa, urteko gaurik luzeena. Argiaren eta ilunaren arteko borrokan, hainbat su piztu zituzten herriko zenbait txokotan. Esaterako, Doneztebe plazan dantza eta musikak lagundu zuen San Joan sua. Altzibarko festen barruan ere sua piztu zuten, eta afari merienda egin zuten auzotarrek.