Parte hartze txikiagoa, eta normaltasuna gaur Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan

Herritarrak, gaur, botoa ematen
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen bigarren ekitaldia sei hilabetean gaur, eta abenduaren 20an baino parte hartze txikiagoa izaten ari da Gipuzkoan: iazko hauteskundeetan baino bost puntu baxuagoa. Hala, iazko bozetan %39,71koa izan zen parte hartzea lehen neurraldian (14:30ean), eta gaur, berriz %34koa da.
Parte hartzea lasaia bada, giroa ere bai. Oarsoaldeko hautes mahaietan normaltasunez ari dira botoa ematen herritarrak, eta ez da aparteko gertakaririk izan.
Iazko abenduaren 20ko hauteskundeetan, Errenteria-Oreretan, Pasaian eta Lezon Ahal Duguk irabazi zuen. Oiartzunen, berriz, EH Bilduk. Ondokoak dira 2015eko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak, herriz herri. Gaur, 56.122 herritarrek dute botoa emateko eskubidea eskualdean.
2015eko abenduaren 20ko emaitzak:
Errenteria-Orereta
Pasaia
Oiartzun
Lezo