Guztira 37 bideo aurkeztu dituzte lehiaketara Errenteria-Oreretako Xenpelar, Oiartzungo Intxixu, Lezoko Oroitzene eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako ikasle eta irakasleek.
Talde irabazlea saria jasotzen.
Oarsoaldeko AEK-k antolatutako I. Bikoizketa Lehiaketak baditu irabazleak, epaimahaiak lan erraza izan ez badu ere. Joan den ostegunean egin zuten sari banaketa Arkaitza tabernan eta bertan jakinarazi zituzten irabazlea eta saritu dituzten beste hainbat lan. Guztira 37 bideo aurkeztu dituzte lehiaketara Errenteria-Oreretako Xenpelar, Oiartzungo Intxixu, Lezoko Oroitzene eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako ikasle eta irakasleek. Antolatzaileak pozik daude erantzunarekin, “arrakastatsua izan da”.
La Señorena taldeak Elkarrekin filmaren gainean egin duen bikoizketarekin irabazi du lehiaketa. Lezoko Iriarte-Enea erretegian otordua irabazi du.
Beste bost sari ere banatu dituzte, graziosoena, frikiena, euskara politena darabilena, interpretaziorik onena, eta publikoaren saria.