Ekainaren 29tik aurrera Haatik Dantza Konpainiak emanaldiak aurkeztuko ditu horma irudietan oinarrituta.
Bi urte iraun duen parte hartze prozesuaren ondorio da; herriko eragile askok parte hartu dute.
Estropada bukatuta, bere talde guztien aurkezpena egin zuen Pasai Donibane Koxtapek.
EH Bildu koalizioa zazpi auzoetatik seitan nagusitu da. Bestean Elkarrekin Ahal Dugu gailendu da.
Hiru egun eman ditu bertan, beste krisi batek eraginda, Oreretako Sare Herritarrak jakinarazi duenez.
Harrotasunaren Egunarekin bat egiten duen adierazpen instituzionala adostu dute alderdiek.
Aurreko lehiaketa hutsik geratu zenez, baldintzak berritu dituzte.
Doneztebe plazan bilduko dira Oiartzun Zutik mugimendukoak, arratsaldean.
Lezon egin beharreko galdera adostuko dute bihar. Horretarako Karlos Saldise plazan bilduko dira bihar 19:00etan.
Eibarko Astelena pilotalekuan egin zuen profesionaletako estreinako partida, Abel Barriolarekin batera. Erik Jaka eta Aitor Zubieta menderatu zituzten.
Guztira 37 bideo aurkeztu dituzte lehiaketara Errenteria-Oreretako Xenpelar, Oiartzungo Intxixu, Lezoko Oroitzene eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako ikasle eta irakasleek.
Herritarrek aukeratu dute, estreinako aldiz, kartel orokorra eta haurrena.