Oiartzun Zutik-ek bigarren batzarra egingo du gaur

Doneztebe plazan bilduko dira Oiartzun Zutik mugimendukoak, arratsaldean.

oiartzun zutik

Pasa den asteleheneko batzarra.

Oiartzun Zutik mugimenduak jarraikortasuna emango dio bere aldarrikapen dinamikari. Gaur zortzi egin zuten estreinako batzarra, eta pasa den astean bertan egin zituzten lehenengo ekintzak: herriko auzoetako txokotan pankartak jarri zituzten, eta San Joan suaren harira, gas toxikoen kontrako maskarak jantzi eta errauste plantaren kontrako aldarria eraman zuten Doneztebe plazara. Gaur ere plaza horretan bertan bilduko dira, 19:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.