Bitik bi Hibaikarentzat

Ligako liderrak dira, San Juango neskei puntu bat aterata.

Hibaika

Hibaika, Donibanen, bandera ospatzen

Ezin gehiago eskatu. Bi estropada izan dituzte emakumeen traineruek asteburuan, eta biak irabazi ditu Hibaikak; Lehena larunbatean Donibanen eta bigarrena atzo, Getarian. Lehiatuagoa izan zen estropada larunbatean, Donibanen. Lau segundoko aldea atera zien Hibaikak Batelerei. Getarian, berriz, Orio izan zen bigarren, San Jaunen aurretik. Bederatzi segundo atera zizkion atzo Hibaikak Oriori, eta hamabost San Juanei. Hondarribiko neskak, azkenak izan ziren Donibanen, baina Getarian Colindresen aurretik helmugaratzea lortu zuten beste behin. Getariako sailkapena Donibaneko sailkapena neskak    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.