Iberdrola Banderan Hondarribiak bere nagusitasuna berretsi du

Pasai Donibane Koxtape laugarren izan zen, eta seigarren San Pedro.

Hondarribia

Ama Guadalupekoa, VII. Iberdrola Bandera ospatzen.

Hondarribiak ez du oraingoz kontrariorik. Nagusitasun osoz irabazi zuten larunbatean Donibanen jokatutako VII. Iberdrola Bandera, Urdaibairi ia 10 segundo aterata. Orio hirugarren izan zen, eta etxekoak laugarren, bermeotarrei irmo eusten. Bigarren txandan, San Pedrok dezente hobetu zuen Sevillan egindako lana. Portugaletek azken txanpan aurre egin zion arren, estropada guztian aurretik izan ziren moreak. Puntuagarria ez izan arren, denboraldia nondik nora joan daiteke ikusteko baliagarri izan zen Donibaneko estropada. VII Bandera Iberdrola, sailkapena 1. NT2-Hondarribia 19:35.67 2. Urdaibai-Avia a 9.63 3. Orio-Babyauto a 15.39 4. San Juan-Iberdrola a 20.56 5. Portugalete-Eulen a 29.68 6. San Pedro a 31.59 7. Astillero a 37.43 8. Zumaia a 46.56
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.