Andrea Villamorren kartelak iragarriko ditu xanistebanak

Herritarrek aukeratu dute, estreinako aldiz, kartel orokorra eta haurrena.

Xanistebanak 2016

Andrea Villamorren kartela.

xanistebanetako haurren kartela

Aritz Aparicioren kartela

Xanistebanak iragarriko duen kartela zein den jakinarazi dute, baita haurren lehiaketako irabazlea ere. Estreinako aldiz, herritarrek aukeratu dituzte kartel irabazleak, bozketa bidez. Astebetean herritarren 50 boto jaso dituzte. Honakoak dira sariak irabazi dituztenak:
  • 1. saria: Andrea Villamor Sanchez.
  • Oiartzuar onena: Eneko Salaberria Gonzalez.
  • 1. akzesita: Onintza Etxebeste Liras.
  • 2. akzesita: Iosu Mitxelena Unsain.
  • Haurren saria (Margosoro beka): Aritz Aparicio Pagadizabal.
Gainera, botoa eman dutenen artean ere zozketa egin dute. Helduen artean, Jone Boada Garbizuk eraman ditu gazta eta sagardoa. Haurren artean, Auritz Urkizuk lortu du Urrats paperdendan 50 euroko balea.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.