Andoni Ugaldek garaipenarekin debutatu du profesionaletan

Eibarko Astelena pilotalekuan egin zuen profesionaletako estreinako partida, Abel Barriolarekin batera. Erik Jaka eta Aitor Zubieta menderatu zituzten.

Ostiral iluntzean debutatu zuen, 21 urterekin, Andoni Ugalde pilotariak profesionaletan. Orain dela aste batzuk iragarri zuten Asperekin fitxatu zuela, eta Eibarko Astelena pilotalekuan egingo zuela debuta.
andoni ugalde

Andoni Ugalde.

Aurreko asteburuan jokatu zuen bere azkeneko partida afizionatu gisa, Azpeitiko Urrestilla auzoko pilotalekuan. Partida kaxkarra egin zuen orduan, baina pasa den ostiralekoan emendatu zuen. Ongi emendatu ere. Abel Barriola beteranoarekin osatu zuen bikotea, eta arerio Erik Jaka eta Aitor Zubieta izan zituzten. Nahiko partida parekatua izan zen hasieran, nahiz eta Ugaldek eta Barriolak 4-11 aurreratzea lortu zuten. 9-12koa izan zen gorriek egin zuten azkeneko puntua. Hortik aurrera, aurrelari oiartzuarra erauntsi bat bezala ibili zen koadro alaietan. Guztira, hamabost tanto egin zituen jokaldian, eta sakea laugarren koadroko arrastotik egitea ere baliatu zuen. Debut ona egin zuen, beraz, Ugaldek eta garaipena Eibarreraino hurbildu ziren senide eta lagunei eskaini ahal izan zien.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.