Oiartzungo pilotaren harrobiak bitxi berria eman du: Andoni Ugalde

Asperekin fitxatu du aurrelariak, eta Eibarko Astelena pilotalekuan egingo du debuta, hilaren 24an.

andoni ugalde

Asperekin fitxatu du pilotari gazteak.

Urte erdi baino gutxiagoko epean, Oiartzungo beste pilotari batek, Andoni Ugaldek, Ander Imazen urratsak jarraituko ditu. Imazek ez bezala, Asperekin fitxatu du Ugaldek eta aurrelaria da. 1995eko martxoaren 31n jaio zen. Ugaldek hilaren 24an egingo du debuta profesionaletan, Eibarko Astelena pilotalekuan. Bizkartzain gisa Abel Barriola atzelari beteranoa izango du, eta arerio, berriz, Erik Jaka eta David Merinok osatutako bikotea izango dute. Bertan erakutsi beharko ditu bere aireko jokoa eta pilotari ematerakoan duen indarra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.